irudietako analisi eta azterketa egin ondoren, eraikinaren kokapenaren inguruan ausnarketa egin dut inguruarekin izan dezakeen erlazioa hobetzeko asmotan. horrela, eraikina orube zatiaren ezker aldean kokatzea pentsatu dut, kaleetako bistek markatutako ardatzak ekidituz eta hauen jarraitasuna bermatzeko.
era berean, eta programaren inguruan antolaketa posible bat botatzearren, publikotasuna behetik gorako kontzeptua dela argi izanik, espazio edota funtzio sozialenak behealdean kokatu dira alkatetza gorenean kokatuz:
A GORPUTZA: proiekzio gela, erakusketa gela, hitzaldiak, harrera-ezkontza, hall nagusia eta batzar aretoa.
B GORPUTZA: jatetxea, arrantza lantegia.
D GORPUTZA: merkatu plaza.
E GORPUTZA: administrazio bulegoak.
F GORPUTZA: alkatetza eta udal komisioak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario