miércoles, 18 de marzo de 2009

santoñako udaletxe berria - hasierara itzuliz -













hasiera batean proposatutako formak baztertuz, beste antolaketa dispertsoago batengatik apostua egingo dut.

irudian ikusten diren eraikinak:
1. zezen plaza
2. arrantzale eskola
3. jatetxea
4. zinema
5. udaletxea
6. merkatu plaza

euren artean konektaturik egongo dira, orokorrean lurzoru azpiko galeria bidez. era berean, funtzioen izaeraren araberako banaketa egin da. alde batetik, eta eskumatarago ikusten den dorrean udaletxea eta administrazio bulegoak kokatzen dira. gainera, orientazioari dagokionez, dorreak itzalak goizez sortuko lituzke, espazio publiko nagusiaren erabilera arratsaldez egingo litzatekeelarik.

beraz, esan daiteke, formaltasunetik edota lan eremutik, gune ludikoagora pasatuko garela, zinema eta hondartzara sarrera berria, plazerra sortuko duen zonaldearekin bukatzeko, bertan baitatude jatetxe zein emrkatu gunea.

martes, 10 de marzo de 2009

zuhaitz artifiziala
























proposatzen dudan zuhaitz artifizial hau, hirian integraturik egon dadin, funtzio ezberdinak osateko aukera eskeintzea bideragarria izan beharko lukeel uste dut. hau dela eta, zentzu guztiak martxan jarriko dira altzari urbano honen erabileraz.

zentzu bakoitzak bere lekua izango du. adibidez, beheladean, entzumena izango da nagusi, kaleko hotsak entzuteko aukera emango da. era berean, eta gorunzko bidean, usaimena eta dastamenak ere parte hartuko dute, gorenean bistei so egiteagatik ikusmenera joz. gainera, ukimenaren garrantzia azpimarratzekoa izango da, material ezberdinen bidez zentzu zorroztuko dugularik.

























mastil batzuen laguntzaz, eta gorako bidea erreztu nahian, eskailera sorta kokatuko da. era berean, eta enuntziatuan eskatu bezala, birziklatzera jotzeko materialen erabilpena erabatekoa izango da.

miércoles, 4 de marzo de 2009

santoñako udaletxe berria - aurrentrega -





























































irudietako analisi eta azterketa egin ondoren, eraikinaren kokapenaren inguruan ausnarketa egin dut inguruarekin izan dezakeen erlazioa hobetzeko asmotan. horrela, eraikina orube zatiaren ezker aldean kokatzea pentsatu dut, kaleetako bistek markatutako ardatzak ekidituz eta hauen jarraitasuna bermatzeko.


























era berean, eta programaren inguruan antolaketa posible bat botatzearren, publikotasuna behetik gorako kontzeptua dela argi izanik, espazio edota funtzio sozialenak behealdean kokatu dira alkatetza gorenean kokatuz:

A GORPUTZA: proiekzio gela, erakusketa gela, hitzaldiak, harrera-ezkontza, hall nagusia eta batzar aretoa.
B GORPUTZA: jatetxea, arrantza lantegia.
D GORPUTZA: merkatu plaza.
E GORPUTZA: administrazio bulegoak.
F GORPUTZA: alkatetza eta udal komisioak.


martes, 3 de marzo de 2009

estatu batuetara bidaia
























betiko moduan oso interesgarria. bizimodu ezberdinen erakusgarri izan daitekeena, aniztasunaren eredu naturala. chicago eta las vegasen arteko erlazio-bereizketa handiaren adierazpide bezala hirigintza mota ezberdinen eraketa ematen da.