martes, 30 de diciembre de 2008

irakasle egoitzak (1)

ikasle eta irakasle egoitzak banaturik egongo direla argituta, irakasleen gunea bloke edota etxe isolatuen gisara uler daiteke. unitate residentzialen hedapenaz eta elkarren arteko konekzioen bidez, espazio organiko bateratua eratuko da.






















gorria: altuera bikoitzeko etxebizitzak blokeak
horia: altuera bakarreko etxebizitza blokeak
laranja: patio pribatuak
berdea: berdeguneak
urdina: ekipamendu eta zerbitzuak

viernes, 26 de diciembre de 2008

OMA's Bryghusprojekt

gure proiektuarekin zerikusia izan dezakelakoan...

jueves, 18 de diciembre de 2008

mini03 (entrega)





















zeldetako barroteak elementu bezala hartuz, zulo karratu ezberdinen arteko konbinazioaren bidez presoek kanpaldearekiko erlazioa zabalagoa izatea lortzea da nire helburua. horrela, eta bolumetria ezberdinen bidez, ebaketan antzematen den moduan, erlazio hori aldatuz joango da, batzuk kanporago eta beste batzuk barrurago aurki daitezkeelako.

sábado, 13 de diciembre de 2008

cube





























Vincenzo Nataliren pelikula honek asko harritu nau, onerako. Preso egoteak sortzen duen sentsazioetatik hasita, eta bertan zergatik dauden jakin ezak, jendearen ezinegona pantailaz bestalde nabarmentzea lortzen du. Arkitektura kan ederra da bestalde, ibilbideak, piezen arteko loturak, mekanismoak...agertuz, edonon kokatu daitekeen bizilekua izan liteke, beti ere tranpa mortalak ekidituz.

mini02 (entrega2)

mini02 (entrega)
























harroka sobrenaturalaren bidez, harkaitzaren jarraipena izango den estalkia sortuko da berriako hondartzan, jenedearen beharrak astuko dituen espazioa.

lunes, 8 de diciembre de 2008

mini02 (4)

Harrokan barreneko ibilbidea egin nahian, beira beltzezko estaldura egitea proposatzen dut. Horrela, beira mota honen belztasuna aprobetxatzeaz gain, islada eta proiekzioek beste mota bateko itxura emago diote horma tea estalkiari.

Ondorengo helbidean baliagarri izan daitekeen informazio topatu dut:

http://www.dreamglass.es/dreamglass.html

Bertako beirek elektrizitatearen laguntzaz opakotasunean galdu edo irabazten dute, lortu nahi den efekturaen araberako itxura izan dezake espazioak.





























argazkian beira beltzaren ezaugarri islakorrak antzematen dira.

miércoles, 3 de diciembre de 2008

mini02 (3)

lehengoan esan bezala, proiektu ideia hiri zati "ideal" baten egituraketa litzateke, eta honekin jarraituz, eta haratago joanez, harkaitzen artean sortutako espazioa bizigarri egitea proposatzen dut.

lunes, 1 de diciembre de 2008

Japoniara bidaia

inbidia

oso bidai interesgarria, bai arkitektura aldetik, zein kultura ezberdin baten inguruko ezagueran barneratzeagatik.

argiak, kontutan harzteko elemtu oso garrantzitsua dela uste dut, hauekin hainbta efektu ezberdin lortzen dituztelako, beti ere publizidadearen onerako.

Eames_ura

ura erabiliz, jariakortasuna, forma ezberdinak sortzeko duen gaitasuna agertzen da, aparraren erabileraren bidez, itxuraldaketa horiek antzemangarriagoak bihurtuz. era berean, musikak, tempo ezberdinak markatuz, forma horien ulermenean laguntzen du.

jueves, 27 de noviembre de 2008

mini02 (2)























Nik egingo dudan proposamenean, estalki honek hiri "ideal" baten bizi baldintzak beteko ditu, horrela, hiri honen modulo edota berau osatzen duten hiri behar ezberdinen arteko uztarketa izango da. Lau zatitan dago banatua:

1. Natura: santoñako hondartzako flora eta fauna protagonista izango dira
- harea
- olatuak
- itsasoko animaliak

2. Espazio pribatuak: norbanakoaren beharrak asetuko dituen gunea izango da
- dutxak
- eskuohialak gordetzeko lekua

3. Espazio publikoak: espazio pribatu eta naturaren arteko komunikazioa bermatuko duena

4. Azpiegiturak: lekuaren bizimodua erraztuko dutenak
- argiak
- ura


miércoles, 26 de noviembre de 2008

mini02 (1)

lehenego burutapenak aztertuz:

a) progresiboa izan behar du: iblibidea markatuko du eta honen garapenean gertakizun ezberdinak emango dira, hala nola, dutxak, jolaslekuak...

b) ez da mugikorra izango, beraz, hau aprobetxatuz, behealdetik, lur azpitik edo hare azpitik ateratzen den fenomenoa izango da, naturala edo ez...

hau izango litzateke adibide posibletako bat:

ordenazioa (1)

hau da 04 taldeak burututako lehenengo analisietatik abiatuta lortutako lekutzearen ideia orokorra. ikus daitekeen moduan, pauso ezberdinen garapenaren ondorioz lortua izan da "bukaerako" itxura hau.











































lunes, 10 de noviembre de 2008

martes, 4 de noviembre de 2008

lunes, 3 de noviembre de 2008

berriako paisaiaren begiralekua (4)




























tutuen barnealdean LED-en bidez argiak txertatuz, horrelako efektuak lor daitezke. argi hauen kolorea ezberdina izango da eguzki izpien arabera, horrela, egun lainotsu batean gorrixkak azladuko dira eta eguzkiak ederki jotzen duen egunetan urdinetik zurira pasatuko dira.

miércoles, 29 de octubre de 2008

berriako paisaiaren begiralekua (3)

aukeratutako materiala espiraldun mangera da, zurruna eta tenperatura aldaketak zein agente kimikoen galerak ondo jasaten dituenetakoa. Beraz, hau ur biltegira lotu ahal izateko, bigarren mailako altzairuzko egitura bat planteatzen dut, anklaje bidez bertara doituko delarik.





















hona hemen anklaje mota bi:

lunes, 27 de octubre de 2008

berriako paisairen begiralekua (2)























what if architecture produced its own energy?

adibide ezberdinak topatu ditut, hauetariko bat, THE LIVING arkitekto gazte batzuek proposatutakoa. New Yorken ibaiko urak duen kalitatearen arabera, eurek diseinatutako LED fotoboltaiko eta zuntz optikoaz, kolore ezberdinak lortzen dira.


























LED fotoboltaikoaren adibidea da hau. Jasotako irradiazioen eraginez, kolore ezberdinak igorriko ditu.

Honen bidez, proiektu txikiari gauez ere ikusgarria izatea lortuko dut, era berean, ur biltegiak berak, nortasun hori adierazteko bere kabuz lortuko duelarik energia hori. Ez du zertan uraren kalitatearekin zerikusirik izan behar, agian, izango du, baina eguzkiak igorritako argi izpiek ere garrantzia izan dezakete eta hauen araberako kolore ezberdinak igortzea posible dela uste dut.


http://www.thelivingnewyork.com/rg.htm

domingo, 12 de octubre de 2008

berriako paisaiaren begiralekua (1)

Lan honen garapenerako, hautatutako materialaren ondoriozko diseinu eta forma ematea izango da nire helburua. Hau da, materialak ezarritako eta era estandarrean antolatutako piezek emango didate proiektuaren emaitza.

Horrela, industria kimikoan erabiltzen diren tutueria hartu dut eredu moduan. Neurri ezberdinetako tutuak aurki daitezke eta transluzidoa izateak aukera handiak ematen ditu iluminazio kontuetan ondorengo argazkian antzeman daitekeen moduan.


viernes, 10 de octubre de 2008